Errezilgo Antxiturbiazpikoa baserrian (Gipuzkoa) dagoen gure upategia bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Esperientzia paregabea gozatzeko aukera izateaz gain bertatik bertara ezagutuko duzu nola ekoizten diren gure ZUKU EKOLOGIKOAK eta HARTZITUTAKO produktuak; sagardo naturala, ozpinak, txukrutak eta kimchiak. Gure produktu guztiak dastatzeko aukera ere izango duzu.
Gure erroak dastatu
Bisitan sartzen dena
Gure upategira egindako bisitan hartziduraren eta artisau-ekoizpenaren kultura ezagutuko duzu Gipuzkoaren bihotzetik bertatik.
BARNE DAGOENA:
– Bisita gure lantegira.
– Prozesu bakoitzaren azalpena.
– Bio.K produktuen dastaketa + Pintxo.
IRAUPENA: 1:30 ordu
PREZIOA: 25€ pertsona bakoitzeko
– 8 urtetik beherakoak doan.
– Taldeentzako tarifa bereziak (kontsultatu).
Galderarik edo proposamenik?
Ba al duzu argitu nahiko zenukeen galderarik? Ahal dugun azkarren erantzungo dizugu pozik. Eskerrik asko zure interesagatik.
@productos_bio_k
@ProductosBioK